XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egitasmoaren aurrerakinean esaten zen bezala, Euskal Lehen Sektorea XXI. mendean izeneko Biltzarrak gogoeta-bide eta pizgarri izan nahi zuen euskal enpresaren bilbearentzat, EEEan hobeto egokitzeko modua eskainiz; zentzu honetan, eta oraindik ponentziak argitaratzeko eta zabaltzeko dauden arren, Batzorde Antolatzaileak pentsatzen du goitik bete direla asmotan hartutako helburu guztiak.

Bestalde, Biltzar hau EEEko estandarretara hobeto egokitzeko balantze bezala ere planteatu delarik, esan behar da oso argigarriak izan direla sektorekoek eta politikoek nahiz goimailako funtzionariek egindako ekarpenak edo beste autonomia batzuk horri buruz izandako esperientziak.

Horrez gainera esan behar da antolakuntzako eta presupostuko ahalegin handi bat egin dela eta horri esker lortu dela lehen sektoreko ITSAS-LUR eta FORESTA feriekin paraleloan Bilboko Nazioarteko Ferian ospatzen ari ziren ihardunaldi tekniken kalitatea jasotzea eta edukinak zabaltzea, eta gainera sektoreak bi urtetik behin bere buruaz egiten duen gogoeta azpimarratzea.

Biltzarrean aurkeztu diren ekarpen zientifiko-tekniko maila handikoei buruz honako hauek esan daitezke: - Arrantzaren gaian, itsasuntzi balioanitz edo erabileranitzekoaren proiektua izan da gairik eztabaidatuena, pentsatua bait dago unitate tekniko bezala ezezik gestio-unitate bezala erabiltzeko ere, eta kontutan hartuz portu bakoitzean eratuko litzatekeela laguntzazko unitate administratibo bat ere.

- Landareen eta animalien produkzioaren sektorean, kontutan hartu da bioteknologiak kalitatea gehitzea dakarrela berarekin eta baita ingurunearen kalitatea hobetzea ere, produktu agrokimiko berri bat sartzeko kostua ehun aldiz handiagoa bait da hobekuntza genetikoz barietate erresistente bat lortzeko (...).